Ella trabaja (Lan egiten du)

Ella trabaja (Lan egiten du)

Laburpena: Kubako trabestiei buruzko dokumentala da hau. Euren asmoak, desioak eta frustazioak hurbiltzen dizkigu, baita estatuko lan-zentroetan sartzeko egiten dituzten ahaleginak ere.

Zuzendaria: Jesús Miguel Hernández Bach (Camagüey, 1984). Zinema, Irrati eta Telebista Zuzendaritzan graduatu zen La Habanako Arte Institutu Gorenan (Instituto Superior de Arte de La Habana), Ikus-entzunezko Komunikabideen Arte Fakultatean (Facultad de Arte de los Medios de Comunicación Audiovisuales). Bi dokumetaletan zuzendaritza-laguntzaile izan da: “El duro oficio del ser”, Kubako hiriburuan gizon homosexualak biltzen diren tokiei buruz; eta “Trovador”. 2007an “FER” dokumentala produzitu zuen, Zuzendari Gazteen Zazpigarren Erakustaldian (VII Muestra de Jóvenes Realizadores) parte hartu zuena. Horrez gain, fikziozko “El cambio” (Aldaketa) film laburra zuzendu du, izen bera daraman Antón Arrufat-en ipuinaren bertsio bat dena.

 

  • Iraupena: 00:15:32
  • Ekoizpen urtea: 2007
  • Jatorria: Festival cortos cubanos

Informazioa


Herriak: