Amazonak ; Emakume hezigaitzak

Amazonak ; Emakume hezigaitzak

LABURPENA ETA ZERGAITIAK:
Herrialde guztietan, iparraldean
zein hegoladean, ekialdean zein mendebaldean; indigenen artean zein indigenak ez direnen artean... munduko kultura guztietan, emakumeen kontrako gizonen indarkeria milaka hildako eta menderatu uzten ditu.
Ezin da
ezeztu Estatuak eta organo erlijiosoak indarkeria horren gaizkide direla, mundu osoko gizarteetan. Euren eragin ezarengatik eta indarkeria hori pairatzen duten emakumeek jasotzen duten erantzun burokratiko, polizial eta errukitzailearengatik.

Emakumeen kontrako indarkeriaren arazoa hainbat hitzen bidez disimulatu izan da:

-familiako indarkeria,
indarra ezartzen duenaren eta biktimaren arteko erlazioa ezkutatzen duena,
-
genero-indarkeria, indarkeria inposatzen duena -gizona- eta pairatzen duena -emakumea-ezkutatzen dituena,
-etxeko indarkeria, indarkeria hori zigor eta kontrol
baliabide bat dela ezkutatzen duena, baita boterea ezarri eta emakumeen bizitza menderatzeko era bat dela ere; baina, batez ere, indarkeria hori zentzu eta zeregin politiko bat duela ezkutatzen duena. Emaztea menderatu, alaba kontrolatu, arreba mende jarri.

Beste alde batetik, gobernuek eta GKEek betidanik borroka feministarena izan den ardura bereganatu dute. Horrela, mundu osoko feministak eraiki ditugun interpretazio eta ekimen politikoak zirindu dituzte.

Hemen aurkezten dizuedan lana Amazonen abotsa, gorputza eta
abilezia berreskuratzen ditu. Amazonak Buenos Aires hiriko behe-auzoetan bizi diren emakume migrante batzuek sorturiko taldea da. Euren jakituria mundu osora sakabanatzea espero dugu. Emakume hezigaitz hauen abotsa asaldura, poztasuna, elkartasuna eta askatasuna pizten ditu.

 

FITXA TEKNIKOA:

IZENBURUA:

Amazonas; mujeres indomables (Amazonak; emakume hezigaitzak)

EBAKETA, ALBAINKETA ETA BORDATUA:

María Galindo

PRODUKZIOA:

Mujeres Creando

IRAUPENA: 43min

FORMATUA:mini-dv

PROTAGONISTAK:

Argentinako Buenos Aires hirian aurkitzen den Bajo Flores auzoan bizi diren emakume migranteak.

GENEROA:dokumentala

 

  • Iraupena: 00:43:00
  • Ekoizpen urtea: 2009
  • Jatorria: http://amazonas.mujerescreando.org/
  • Web orria: http://amazonas.mujerescreando.org/

Informazioa


Herriak:

Hizkuntzak: