Guerrillera (gerrillari)

Guerrillera (gerrillari)

Film honek Farc gerrillaren eguneroko bizitza erakusten du. Entrenamendu-eremuan nola bizi diren, doktrinamendu-prozesua, baina baita errekruten bizipenak ere, euren historiak, zalantzak eta beldurrak, eztabaidak, festa momentuak barne; adibidez, ikusi daiteke nola dantzatzen duten “Aserejé” abeztiaren erritmora, guda-hegazkinek lurraldearen gainetik hegan egiten dutelarik. Gerrillaren aurpegi ezezaguna erakusten du, “pertsonak bezala, eta ez munstroak”. Gatazkaren alderdi bakar batean jartzen du arreta, “bestea denbora guztian entzuten dugu eta”.

Farc gerrilari buruz, Poulsen-ek honako hau esaten du: gatazka sozial baten adierazpena direla, orain dela 30 urtez gero bere herria izutu duen Estatu baten kontra borrokatzen duen askapen mugimendu bat dela, Nazio Batuek eta Amnistía Internacional elkarteak adierazi duten bezala.

  • Iraupena: 01:14:26
  • Ekoizpen urtea: 2008
  • Jatorria: Documenta

Informazioa


Herriak:

Hizkuntzak: