Obreras sin Patrón (Nagusirik gabeko langileak)

Obreras sin Patrón (Nagusirik gabeko langileak)

Emakume talde baten historia aurkezten dugu hemen. Emakune hauek beren kabuz antolatu ziren lantegia berreskuratu eta defendatzeko, handik kaleratuak izan ondoren. 2003ko Aste Santuko bezpera zen. Buenos Aires-en antolaketa eta borroka jarrera indarberritu zen, la Rúa-ren gobernuaren erorialdiaren ostean: herri-batzarrak, auzokideak, ikasleak, langabetuen erakundeak, langileen zenbait sektore, artistak eta alderdi politikoak. Denek hartu zuten parte lantegia berreskuratzeko borrokan. Urte bat eta erdi lehenago, nagusiek lantegitik alde egin zuten, eta han lan egiten zuten emakumeak ekoizpenaz arduratu ziren. 200 polizia baino gehiago, kamioi eta tankez osaturiko operatiboak Brukman-eko langileak joanarazi egin zituen. Onurarik ekarri ez zuten negoziazioen ondoren, langileek, milaka pertsonen laguntzaz, hezi polizialak eraitsi zituzten. Errepresioa gogorra izan zen, eta ehizaldi bihurtu zen. Porrota izan ordeaz, denon iritzia berretu eta indartu zuen: Brukman langileena da.

Iraupena: 20’ minutu – 2003. Formatua: DV Cam. Generoa: Dokumentala. Talde-zuzendaritza: Kino - Nuestra lucha. Musika: The Platform. Produkzioa: grupo de boedo films + Contraimagen + Kino Nuestra Lucha.

  • Iraupena: 00:20:57
  • Ekoizpen urtea: 2008
  • Jatorria: Documania

Informazioa


Herriak: