La vida según Galeano: Mujeres (Bizitza Galeanoren arabera: emakumeak)

La vida según Galeano: Mujeres (Bizitza Galeanoren arabera: emakumeak)

Uruguaiko idazle zoragarriak bere obraren testu aipagarrienak aukeratu eta aurkezten ditu. Historiaz, pertsonez, arteaz eta amodioaz duen ikuspegi berezia, gure mundua eta denbora arretaz begiratzen duen gizon honen adierazpena argitzeko baliogarriak diren zenbait dokumentu eta irudirekin elkartzen da. Hamairu kapitulutan, Galeano amodioaz, haurretaz, futbolaz, emakumeez eta bere obra argiztatu duen beste grinaz mintzatzen da. Bere kontaketak laburrak dira, baina baita erabatekoak ere. Xehetasun batetik abiatu daitezke, edota gaurko gizateriari eragiten dioten arazoez aritu. Bere ibilbideak ez du mugarik; zintzotasuna eta inguruan dituen izaki eta gauzetaz sentitzen duen harridura dira bere gidak. Idazleentzat goxoa eta ohikoa den inguru batetik, Latinoamerikako idazle ospetsu honek ideiak, kontaketak eta bere obraren zati bat partekatzen du ikus-entzuleeekin. Bere helburu nagusia gure kontinentearen historia eta historiak berreskuratzea da: iragana ezagutu etorkizuna eraikitzearren.

 

La vida según Galeano (Bizitza Galeanoren arabera)
Capítulo 1. Mujeres / Lehenengo kapitulua: Emakumeak)

 

  • Iraupena: 00:30:00
  • Ekoizpen urtea: 2010
  • Jatorria: Canal Encuentro

Informazioa