TRATU ONEKIN MAITATU, KONTROLATUGABE MAITATU

TRATU ONEKIN MAITATU,  KONTROLATUGABE MAITATU

Aza-25 Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna

                                               

TRATU ONEAN MAITATU

BESTEAREN JABE IZAN GABE MAITATU

 

Zeloak gehienok sumatu ditugu noiz edo noiz. Suntsitzaileak izan daitezke bestearen jabe izan nahiari lotuta badaude eta nahigabe handia eragin dezakete, eta harremana hondatu.

Maitasun harremanetan, zeloek burua galarazten digute, eta, maiz, maitasunaren edo zeloen izenean justifikatu egiten ditugu posesio jokabideak, baita bortitzak edo tratu onekoak ez direnak ere. Zelo horiek ez ditugu hartu behar maitasun seinale gisa.

Maitasuna edo adiskidetasuna askoz gehiago gozatzen ditugu norekin zer partekatu nahi dugun aukeratzeko aukera baldin badugu. Zeloek ez digute uzten honetaz gozatzen. Zergatik egin behar diogu uko, nahi duguna egiteko, edota nahi ez dugunari EZ esateko dugun eskubideari?. Konfiantzan eta begirunean oinarrituriko harremanak ongizatea eta atsegina ekarriko dizkigu, ez ordea, ziurtasun eza eta  zeloak oinarri dituenak. Hark lasaitasuna emanen digu, garen bezalakoak azaltzeko askatasuna, beste aldea haserretuko den beldur izan gabe, bikoteaz gain, gure bizitzan bestelako afektuak eta alderdiak bizitzeko aukera...

 

Hori dela eta, hauxe da gure proposamena: Ez kontrolatu, ez nire janzkera, ez nire pentsamoldea, ez nire dantzatzeko modua... HORRELAKOA naiz eta!

 

Eta zer egin dezaket?

?

Zure bikote harremanean zeloek zama badute, gogora itzazu zenbait errezetatxo, agian erabilgarri suertatuko zaizkizu eta:

Zure bikotea jeloskor badago:

- Erne dabil egiten duzun guztia jakin nahi duenean, edozein gauzagatik azalpenak eskatzen dizkizunean, zenbait gauza egitea debekatzen dizunean, zure adiskideak arrazoirik gabe kritikatzen dituenean eta haiengandik urrunarazten saiatzen denean, zure denboratik gehiena berari eskaintzea nahi duenean, konfiantza seinale gisa messenger-eko edo tuenti-ko pasahitza eskatzen dizunean edo zure sms-ak begiratzen uzteko...

- Mugak hasieratik jarri, eta jarrera horrek zure bikoteari erakutsiko dio pertsona librea zarela, errespetatu egin behar duena eta harremana ziurtatzeko konfiantza eman behar zaiona.

 

Jeloskor baldin bazaude:

- Saia zaitez ulertzen nondik datorkizun ziurtasun ez hori, zein den arazoa (utziko zaituzten beldurra, maitemina bukatzearena, sexu desleialtasunarena, etab.) sentimendu hori zutaz jabe ez dadin.

- Kontuan izan, zure zeloek itoarazi egin dezaketela estututako pertsona, eta ustez babestu nahi duzun harreman hori suntsitu egin dezakezula.

- Balora itzazu, zeure segurtasuna beste aldeak ere maite zaituelako konfiantzan bilatzeak dituen abantailak, beti ere, harremanak bestearen askatasuna duenean oinarri eta  ez kontrola eta larderia.

- Oso zaila egiten bazaizu kontrolatzea, laguntza eskatu.

 

Aza-25 Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna

 

Azaroaren 25ean, urtero bezala, emakumeenganako bortizkeriaren gaitzespena azaldu nahi dugu, eta, batez ere, bikotearen barnean gertatzen denean, hauxe da eta, egun gure gizartean indar handiena duena.

Bortizkeria hori bikote gazteen artean ere gertatzen da, eta horrek esan nahi du haren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ez dela eten, nahiz eta arazoaren inguruko gizarte kontzientzia handiagoa izan eta administrazio publikoetatik zenbait neurri hartu izan.

Zentzu honetan, oinarrizkoa da berebiziko lehentasuna ematea gazteei begirako prebentzio eta heziketa lanei, sexu bortizkeriaren aurkako antidoto bikaina izan daitekeela uste dugu eta.

Uste sendo honetan oinarriturik ari da Tratu Onaren Aldeko Programa, gizarte harremanak gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunerantz, gure bizitzen nondik norakoak erabakitzeko askatasunerantz, pertsonen arteko gatazken kudeaketa baketsurantz, elkartasunerantz etab.  zuzendu nahian.

Eta gizarte guztiak inplikatu behar du zeregin honetan, bakoitzak bere tokitik, gizonezkoak eta emakumezkoak, denak elkarrekin TRATU ONAREN ALDE.

 

www.porlosbuenostratos.org

www.buenostratosnavarra.org

buenostratos.tratuona@buenostratosnavarra.org

Ekimen honek: Tratu txarrei aurre egin nahi die, alderdi baikorrak nabarmenduz, pertsonen arteko eta bereziki bikote barneko tratu onak sustatuz. Tratu txar horien elikagai norbanakoen portaera eta jendarteako pentsaera zenbait dira, eta horiexek aldarazteko ezinbestekoa den alderdi hezigarria eta eraikigarria azpimarratu nahi du. Aza-25 Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna