EMAKUMEOK MARTXAN

EMAKUMEOK MARTXAN

ENCUENTRO INTERNACIONAL

“EMAKUMEOK MARTXAN ... HACIA UN FEMINISMO ANTICAPITALISTA”

LAN EKINTZAN

URRIAK 19 (goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara)

1995ean Quebeceko emakumeen mugimenduak Ogia eta Arrosak ibilaldia egin zuen. Haren ondorioz sortu zen Emakumeen Mundu Martxa, emakumeek pairatzen duten pobrezia eta bortxakeria desagerrarazten saiatzen diren lantalde eta oinarrizko erakundeak elkartzen dituen nazioarteko mugimendu feminista. Bost urtean behin, hainbat herrialdetako milaka emakume mobilizatzen dira ondorengo lau arlo hauetan laburbiltzen diren eskakizunak eta proposamenak aldarrikatzeko:

 

• Guztien ona, elikadura subiranotasuna eta baliabide eta bioaniztasunerako irismena.

• Bakea eta desmilitarizazioa.

• Emakumeentzako lanbidea.

• Emakumeen aurkako bortxakeria, beren gorputza, bizimodua eta sexualitatea kontrolatzeko tresna den adinean.

 

Ibilbide honi ekin zionetik, EMMaren gogoeta eta proposamenetan argi geratu da bortxakeria eta pobreziaren aurkako borroka eredu kapitalistari egin beharreko kritikarekin uztartuta dagoela, beronek pertsonen lanaren ustiapena hedatu eta sakondu egiten duelako eta emakumeen denbora, gorputzak eta bizimoduak kontrolatu nahi dituelako.

 

Sistema osoaren eta egituren krisi sakonean murgilduta gaude eta hortik irteteko gobernuek eta erakundeek hartzen dituzten erabakiak sistema kapitalista heteropatriarkal haur indartu besterik ez dute egiten. Baina testuinguru honetan, aldi berean, gizarteko lantalde eta erakundeak hainbat proposamen interesgarri egiten ari dira, gizartearen eta ekonomiaren antolamendua errotik aldetze aldera. Alabaina, kapitalismoaren aurkako alternatiba hauek ba ote dute etorkizunik ikuspegi feminista barneratu gabe?

 

Jardunaldi honen bitartez, kapitalismoaren aurkako hausnarketa feminista aberastuko duen gogoeta eta eraketa gune bat eskaini nahi dugu Emakumeen Mundu Martxak eta Mundubatek. Horretarako, Asia, Afrika, Amerika Latindar eta Europako Emakumeen Mundu Martxako kideen ekarpenak adituko ditugu, kapitalismo patriarkalaren korapiloak askatu eta feminismo antikapitalistaren inguruan alternatibak, eztabaidak eta jardunbideak aurkeztuz.

 

Topaketa honek, halaber, Emakumeen Mundu Martxa eta Euskal Herriko beste hainbat talde eta elkargoen arteko zubi izan nahi du, elkartasun feminista internazionalista sendotzeko. Denok libre izan arte emakumeok ez baikara geldituko!

 

SARRERA BEHARREZKOA (DOAHINIK): mundubat@mundubat.org