MEATZARITZARENGATIK EUREN GIZA-ESKUBIDEEN UKAPENA PAIRATU DUTEN EMAKUMEEN TRUKE-TAILERRA

MEATZARITZARENGATIK EUREN GIZA-ESKUBIDEEN UKAPENA PAIRATU DUTEN EMAKUMEEN TRUKE-TAILERRA

Aurtengo martxoa eta maiatza bitartean eginiko ikerketa honen emaitzek MEATZARITZARENGATIK EUREN GIZA-ESKUBIDEEN UKAPENA PAIRATU DUTEN EMAKUME-en truke-tailerra bultzatu zuten. Tailer hau Guatemalan antolatu zen, uztailaren 29, 30 eta 31n.

San Miguel Ixtahuacán, San Juan Sacatepéquez eta el Estor Izabal-eko 45 bat emakume parte hartu zuten, euren arazoez, esperientziez eta itxaropenez aritzeko. Honetarako, hurrengo erakudeen laguntza izan zuten: ECAP Giza Eskubideen Prokuradoretza, barne gudaren biktimei asistentzia psikosoziala eskaini dien instituzioa; Sobrevivientes Fundazioa, emakumeen kontrako edozein indarkeria mota eta Femizidioaren kontra borrokatzen duen erakundea; Defensoría Indígena; UDEFEGUA, Unidad de Protección de Defensores de Derechos Humanos en Guatemala (Guatemalan giza-eskubideak defendatzen dituzten pertsonak babesten dituen erakundea); eta Ingalaterrako LAMMP.

"Derechos en Acción" erakundeko Martha García Mauricio honako hau esan zuen tailerra bukatu ondoren: “Emakumeek euren isiltasuna eten dute, eta beldurra alde batera utziz, euren esperientzia latzak kontatu dizkigute: utzarazte basatiak, prebentzio-egoerak, kutsadura edota emakume hauen kriminalizazioa. Malko asko izuri zituzten, baina borroka artikulatzeko eta erresistentzia batzeko adorea eta erabakia erakutsi zuten”.

Frente de Mujeres Defensoras de la Pachamama taldeak zoriontzen ditu tailerreko emakumeak eta Guatemalako anai-arrebeekiko elkartasuna adierazten du. Haiek estatu, gobernu, konpainia transnazional eta horien langileen bortizkeria pairatzen ari dira, gu bezala, hemen Ekuadorren. Espero dugu bidegabekeria horiek zigorrik jaso gabe ez geratzea.

*Adiskideen komunikatuarekin bat gatoz eta jakitera ematen dugu*:

*UNION LATINOAMERICANA** DE MUJERES POR EL DERECHO A DEFENDER NUESTROS DERECHOS” – ULAM* elkartearen helburuen testuinguruan, eskubideak akzioetan Guatemala elkarteak ikerketa bat egin du meatzaritzak dakartzan ondorio latzei buruz. Konkretuki, nola ukatzen zaizkien emakumeei euren eskubideak aktibitate honengatik San Miguel Ixtahuacan, San Juan Sacatepéquez eta el Estor Izabal komunitateetan. Zonalde hauetan, hurrenez hurren, meatze-konpainia hauek lan egiten dute: Montana Exploradora Guatemala S.A., Goldcorp INC-en ordezkatzailea, Marlín meategian; Novela familiaren Cementos Progreso; Holcim suitzar transnazionala eta Compañía Guatemalteca de Níquel transnazionala, Fénix proiektuan.