GU GAITUN 2012

GU GAITUN 2012

SEXUAREN MUNDUAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONAK LAGUNTZEN DITUZTEN ENTITATEEN ARTEAN ALIANTZAK SORTZEKO ESTATUKO TOPAKETA

 

Hartzen ari diren murrizketa neurriek sekulako kaltea eragiten diete sexuaren munduan lan egiten duten pertsonen oinarrizko eskubideei. Izan ere, “Hiritar ordenantzak” ugaritzeak edota gogortzeak, eta osasun arreta murrizteak, pertsona horiek jasaten duten estigmari erantsita, kriminalizazio eta kalteberatasun handiagoko egoerak sortzen dituzte.

Topaketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, herritarrak sentsibilizatzea bi ponentzia irekiren bidez eta, bestaldetik, gune bat sortzea prostituzioan aritzen diren pertsonekin zuzenean lan egiten duten kolektiboentzat, eguneroko lana errazteko tresnak garatu ditzaten.