SAREGITEN. Nazioarteko Elkartruke Topaketa

SAREGITEN. Nazioarteko Elkartruke Topaketa

“Saregiten” jardunaldiek topagune bat eskaintzen digute gizarte ekintza, berdintasuna, giza eskubideak, solidaritatea eta nazioarteko lankidetza eta garapenerako hezkuntza munduan murgilduta gauden pertsona, mugimendu eta erakundeoi genero ekitatea ezinbesteko gaitzat har dezagun, giza garapen jasangarria lortzeko bidean. Horrela bada, emakumeen erakundeak eta erakunde feministak aldaketaren eragile nagusi direla nabarmenduko da topaketetan, betiere erakunde horiek sendotuz, eragile guztien artean ezagutzak trukatuz eta Ipa-Hegoaldeko eta Hego-Hegoaldeko jardunean lotura berriak sortzeko aukera emanez.

\"\"\"\"\"\"

Topaketetan hitzaldiak, talde lanak, mahai-inguruak egongo dira. Hauetan berauen ibilbide eta ekimen berritzaileengatik nabarmentzen diren hurrengo erakundeak parte hartuko dute: “Red Latinoamericana de Mujeres Transformando la Economía, REMTE”. R. Faleiros (Brasil); “Coodinadora de la Mujer Boliviana”. L.Guachalla; “Vimochana”. M. Bhushan (India); “Women and law in Southern Africa, WLSA”. A Loforte (Mozanbike); “South Asian Feminist Network, SANGAT”. K. Bhasin; eta “Plazandreok” .Juana Aranguren (Euskadi). Jardunaldi hauek azaroak 12, 13 eta 15an garatuko dira.

 Azaroaren 16an, interesa duen pertsona orori irekitako bi hitzaldi garatuko dira. Lehenengoa goizean Deustoko unibertsitatean, “Globalizazio neoliberal eta patriarkalaren   eraginak giza eskubide eta lan eskubideetan, ikuspuntu feministatik” izenburuaz. Bigarrena arratsaldez izango da Kutxako Andia Aretoan eta honetan erakunde hauek berdintasunaren aldeko borrokan egindako lana nabarmenduko da. Rosa María Calaf – kazetaria eta RTVE-ko berriemaile ohia- izango da azken hitzaldi honetako dinamizatzailea. Jardunaldi hauetarako izen-ematea ez da beharrezkoa, baina BAI azaroak 12, 13 eta 15ekoentzako.
 
 
IZEN-EMATE MODUA. Plaza mugatuak!
Matrikulak eta informazioa:   enredandonos.calcutaondoan.org  /   943 431849   /   edurne@calcutaondoan.org
Izen-emate epea: 2012/11/8
Matrikulak:
      2012/10/2012 art --> 12€
     2012/11/1etik 2012/11/8a arte --> 20€
     Murriztua ( ikasle eta langabeentzako) --> 10€

Informazio hau ZABALTZEA eskertzen dizuegu!!