MAITE ALBIZ EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTRUAREN 20 URTEURRENA

MAITE ALBIZ EMAKUMEEN DOKUMENTAZIO ZENTRUAREN 20 URTEURRENA

Badira 20 urte Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroak ateak publikoki zabaldu zituela Zazpikaleetako “La Bolsa” Auzo Etxean, emakume talde baten borondatezko ahaleginari eta Bilboko Udalaren laguntza ekonomikoari esker; baina gure lana, berez, 11 urte lehenago hasi zen Bizkaiko emakumeen asanbladaren sukaldean.

 

Urte hauetan guztietan, lan handia egin dugu eta beharrizan bati erantzuteko zerbitzu garrantzitsua eskaini diegu gure dokumentuetan  lanerako eta jakinduriarako era guztietako erremintak  aurkitu dituzten emakume eta gizon askori. Horregatik, hori ospatu beharra dago: 20 + 11 dira.

Kulturarako, eta gure Zentroaren etorkizunerako ere bai, oso garai txarretan egokitu da urteurren hau. Hori dela eta, berriro ere kalera irten nahi dugu. Gure lanak inoiz baino zentzu handiagoa duela berretsi nahi dugu, eta, bestalde, guztioi aukera eman nahi dizuegu ikasten eta eztabaidatzen jarraitzeko, interesatuko zaizkizuelakoan eskainiko dizkizugun bi hitzaldien inguruan.