EZ NAGO SALGAI, ETA ZU? Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

EZ NAGO SALGAI, ETA ZU? Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

EZ NAGO SALGAI, ETA ZU? GORPUTZ FEMENINOAREN GAINEKO INDARKERIA SINBOLIKOAREN AURKAKO KANPAINA

Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Aurten, medicusmundi bizkaia elkarteak EZ NAGO SALGAI, ETA ZU? lelopean gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoa bistaratu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Edertasun kanonei lotutako indarkeria da, emakumeek jasaten dutena, hedabideek, modak, sare sozialek eta, oro har, jendarteak inposatzen dutena, arrakasta edo porrot soziala ematen dutenak.

 

Emakumeen aurkako indarkeriak maila fisikoan eta psikologikoan eragiten die emakumeei eta, oro har, jendarteari. Izan ere, Osasun Publikoak oraindik konpondu gabeko arazoa da.

 

Kanpaina honen bitartez, medicusmundi bizkaiatik egunero milaka nerabeei eragiten dien egoera salatu nahi dugu, gazteen gorputzengan eragindako presioak euren osasun fisikoa eta mentala hipotekatzen duelako, merkantzia moduan tratatzen dituztelako, pertsonen osasunaren kontura negozioa egiteko.

 

Azaroaren 25eanEdertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea ikerketaren aurkezpena izango da.Autokontzeptuaren eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrakortasuna eta erresistentziaren analisia Bizkaiko sei udalerritako nerabeen arteanmedicusmundi bizkaiak eta Sortzen Aholkularitzak egindako lana. 12.00etan, La Bolsa gunean (Palacio Jhon. Pelota kalea 10, Bilbo).

 

Espero dugu zuen gustokoa izatea

 

Gure gorputzak MERKANTZIA ez direlako...Emakumeenganako indarkeria guztiak salatu!


EZ NAGO SALGAI, ETA ZU?               #EzNagoSalgai 

 

Informazio gehiago:www.medicusmundibizkaia.org